XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hondoetarako, masa uniforme handietarako, e.a. material bat, eta xehetasunak egiteko beste zenbait material erabiltzearen komenientziari buruz eztabaidatu.

- Material hauen aplikazio berriak ikertu, berauen ohizko aplikazioak eta teknikak eragozpen bilaka gabe.

Esate baterako, oleoak harearekin edo zerrautsarekin nahasi, eta lortu den pastaz lan egin, errotulagailu erdilehorrez marraztu, e.a.

- Pastela, ikatz-ziria eta ikatz-arkatza aplikatzeko modu ezberdinak ezagutu, baita eskaintzen dituzten difuminaketa-aukerak ere.

- Lausodurak egiteko modua aztertu.
- Kolorea diluitzeko materialak ezagutu: turmentina, aguarrasa, olioak, bideak, ...

1.5.6. Gaien aukeraketa eta enfokeari buruz hausnartu.
- Edonolako gaietarantz eragin eta bultzatu.

- Diapositibak, musika, lasatze-ariketak, mota guzitako eragintzak, e.a. erabili.

- Gaurkotasunezko gaietarantz, gertaeratarantz, jaietarantz, jazoeretarantz motibatu.

- Ideia ezberdinei buruz hausnartu, gehien gustatzen den hura aukeratu, gaia ezagutu eta sakondu, bozeto ezberdinak egin, era horretan posibilitate gehiago edukiz.

- Topikoetatik, klitxe-marrazkietatik abiatu, eta berauek sakonduz beste konposizio batzu sortzen joan.

- Irakasleak ikasgela osorako planteiatutako lanak ikuspegi pertsonal batetik enfokatu.

- Ametsak eta egoera susmagaitzak planteatu, berauek xehetasun guztiz deskribatu.

- Fantasi eta irudimenezko gaiak deskribatu. Forma eta kolorez ezberdina den mundu bat imajinatu.

- Kreazio plastikoaren gai klasikoak erabili: paisaiak, itsasaldeak, upategiak, loreak, erretratuak, eguneroko bizitzako estanpak, e.a.

- Burutzapen pertsonaleko nahiz kolektiboko gaietan, gaiak komentatu, iradokizunak onartu, ideiak eta enfokeak bateratu.

1.6. Marrazkiaren elementu osagarriak aztertu
1.6.1. Sakonera eta perspektibaren errepresentazio-metodoak ezagutu.

- Kale, etxe, eta abarren argazkiak bildu, berauetan kalkoz, horizonte-lerroa, ihespuntuak, ikuspuntuak, e.a. seinalatuz.